Jaio aurreko eta ondorengo terapia
AMA IZAN AURREKO ETA ONDORENGO PROGRAMA
* Gure programetan hasi aurretik proposatzen dizugu gure arduradun teknikoekin elkarrizketa bat izatea, horrela, gure metodologiaren berri emango dizute eta era berean, zure beharretara ondoen egokitzen diren programa eta terapia eskainiko dizkizute.
JAIO AURREKO TERAPIA
AMA IZAN AURREKO PROGRAMA
Haurra izateko egonik enbrioiak lehen 12 asteak beteta dituen emakume guztiei zuzendua dago.

Landuko diren edukiak: baldintza fisiko osasuntsuak lortzeko lanketak egingo dira: erresistentzia, indarra, malgutasuna eta arnasketarako errefortzuak landuz eta haurdun dagoen emakumeak dituen prestakuntza-beharrei erantzutearekin batera horretan laguntzeko asmoz. Hau guztia giro erlaxatu eta familiarrean.
Protokoloak ume izatean eraginik handiena duten muskuluei emango die lehentasuna.
JAIO ONDORENGO TERAPIA
AMA IZAN ONDORENGO PROGRAMA
Programa hau, haurra izan eta puerperio deritzan aldia amaitua duten amei zuzendua dago. (gutxi gorabehera 6 aste)
Landuko diren edukiak: haurra izan aurretik, psikikoki nahiz psikologikoki zuen osasuneko oreka berreskuratu dadin lan egingo da, uretako esku-hartze ohituren bidez gorputz jarrera egokiak izaten eta bizkarra zaintzen erakusteko helburuarekin.
Gainera, erditze unean esku-hartzen duten muskulu berreskuratzen lagunduko da.
URATERAPIA.com
Castellano | Euskera
PROGRAMAK:
- Ama izan aurreko.
- Ama izan ondorengo.
- Jaiberriak 2 hilabetetatik hasita.
- Haurrentzako igeriketa 7 urteraino. Banako programak 7 urtetik aurrera.”
- Osasun Taillerra:
· Errehabilitazioa
· Hirugarren adinekoak
· Helduentzako igeriketa
· Osasuna eta bizkarra
· Aquagym
· Mantentze ariketak uretan
- Fisioterapeuta masajeak
- Programa ludikoa
Pdf:
Bi programetan gure uretako prestatzaile eta hezitzaileek, jarduerak era atsegin, zuzen eta profesionalean gidatuko dituzte, bezeroen espektatibak betetzeko asmoz.
Maiztasuna honelakoa izando da:
• Jaio aurrekoak: Saioak astean hiru egunetan egingo dira,
hilabetean 12 saio osatu arte. Saio bakoitzak 30 minutuko iraupena izango
du.
• Jaio ondorengoak: Saioak astean hiru edo bi egunetan
egingo dira, hilabetean 12 saio osatu arte. Saio bakoitzak 60 minutuko iraupena
izango du.
Ariketa batzuk lehorrean egingo dira eta beste batzuk uretan.
* Mediku kontsulta
